Soraluzeko lau eta erdiko txapelketa irabazi du Iker Salaberria goizuetarrak

Ttipi-Ttapa 2019ko mar. 14a, 18:00
Iker Salaberria goizuetarrak menpean hartu zuen Iraitz Zubizarreta Soraluzeko txapelketan.

22-6 irabazi zion finalean Iraitz Zubizarreta ataundarrari

Martxoaren 12an, astearte arratsaldean jokatu zituzten Soraluzeko lau eta erdiko pilota txapelketaren finalak, Bergarako pilotalekuan. Elite mailan, Iker Salaberria goizuetarrak 22-6 irabazi zion Iraitz Zubizarretari. Goizuetarrak, hirugarren aldiz segidan irabazi dio ASPErekin aurrekontratua duen ataundarrari, Miguel Soroa eta Lezamako txapelketetan ere garaile suertatu baitzen.

Sakearekin min handia egin zuen Salaberriak, bai zuzenean tantoa ateraz, baita sake-buelta errematerako baliatuz.

Promesa mailan, Sergio Gutierrezek 22-15 irabazi zion Josu Agirreamalloari.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun