Umore Ona elkartearen ohiko batzarra martxoaren 16an eginen dute Goizuetan

Ttipi-Ttapa 2019ko mar. 13a, 06:30

Presidentea, diruzaina, bodega arduraduna eta beste bi kide hautatuko dituzte batzarrean.


 

Datorren martxoaren 16an, eginen dute Goizuetako Umore Ona elkarteko Bazkideen Ohiko Batzar Orokorra. Elkartean bertan bilduko dira eta bi deialdi izanen dituzte: 17:00etan lehendabizikoa; eta 17:30ean bigarrena.

Egungo egoeraz eta 2019rako aurrekontuaz ariko dira

Bilkuran, besteak beste, honako alderdiok landuko dituzte: aurretiko bilkurari dagokion aktaren irakurketa eta, bidezkoa bada, horren onespena; oroitza txostena, gastuak eta balantzea; eta 2019rako aurrekontuen onespena. Komisioko bodega-arduradunaren, presidentearen, diruzainaren eta beste bi kideren hautaketa ere eginen dute. Bukatzeko galderak erantzunen dituzte. 

Fitxen eguneraketa

Batzarra iragartzearekin batera, egun dauden 243 bazkideen-fitxak eguneratzeko deia egin dute goizuetakoumoreona@gmail.comera beraien e-maila bidaltzeko eskatuz.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun