'Campeones' filma eskainiko dute igandean Goizuetan

Ttipi-Ttapa 2019ko mar. 7a, 19:00
Campeones filma pantailaratuko dute.

Ganbaran zehaztu dute hitzordua, 18:30ean.

Heldu den igandean, martxoaren 10ean, nerabe eta helduentzako zinema saioa antolatu dute Goizuetan. Herriko ganbaran zehaztu dute hitzordua, 18:30ean.

Sinopsia

Marko, saskibaloi-entrenatzaile profesionala, adimen intelektual urria duen pertsona-talde bat entrenatzen hasiko da eta krisi pertsonal bat biziko du. Hasieran arazo zena, pixkan-pixkan, ikasbide bilakatuko da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun