Astelehenean, mozorroak baserrietan dabiltzan bitartean, 12:00etan konpartsa herrian barrena ibiliko da eta 13:30ean umeentzako bazkaria eginen dute. Arratsaldean, 14:00etatik 16:30era umeentzako tailerrak eta zinea izanen dituzte. 14:30ean helduek bazkaria eginen dute eta 18:00etan txokolate beroa eskainiko dute. 18:30etik 21:00etara Ostolaza eta Ezkerra trikitilarien emanaldia izanen da eta 19:30etik aitzinera mozorroak itzuliko dira dultzaineroen laguntzarekin. Eguna borobiltzeko, 22:00etan mozorroek afaria eginen dute.
Asteartean, berriz, mozorroak herriko kaleetan ibiliko dira eta 13:00etan bazkaltzeko elkartuko dira. 17:00etan zahagi dantza eginen dute eta 16:30etik 21:00etara eta 00:00etatik 02:00etara Laja eta Larrañaga trikitilariak ariko dira. Gauez mozorroek afaria ere eginen dute.
Larunbateko kontuen egunarekin borobilduko dituzte inauteriak Goizuetan.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!