Leitzako XLI. Herri Kroserako izen-ematea zabalik da dagoeneko

Ttipi-Ttapa 2019ko mar. 2a, 12:00
Hiru ibilbide antolatu dituzte.

Benjaminek 800 metro eta gaztetxoek 2.250 eginen dituzte; ibilbide absolutua egiten dutenek 4,5 km edo 9 km, aukeran. 

Aurrera Kirol Elkartearen eskutik, Leitzako XLI. Herri Krosa izanen dute apirilaren 13an, larunbatean.


Ibilbideak eta ordutegiak
Adinaren arabera hiru multzotan antolatu dituzte ibilbideak. Benjaminek, 2010-2019 urte artean sortutakoek, 800 metroko ibilbidea eginen dute; gaztetxoek, 2003-2009 artean jaiotakoek, 2.250 metro; eta maila absolutukoek, 2002an edo beranduago sortutakoek, 4,5 kilometroko edo 9 kilometroko ibilbidea izanen dute aukeran (izena ematerakoan zeinetan parte hartuko duten zehaztu beharko dute). Benjaminak 16:30ean hasiko dira; gaztetxoak 17:00etan; eta maila absolutukoak 17:30ean.


Izen-ematea
Maila absolutuko lasterketan parte hartzeko izen-ematea dagoeneko zabalik da www.kronoak.com webgunean. Aurretik izena emanez gero 10 euro ordaindu behar dira (Aurrerako bazkideek 8). Egunean bertan ere izena eman ahal izanen da, Kirol Elkartearen egoitzan 15:30etik 17:00etara.  Bazkide ez direnek 15 euro eta bazkide direnek 10 ordaindu beharko dituzte.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun