Leitzako Udalak azken lau urteetako lorpenak bideoan bildu ditu

Ttipi-Ttapa 2019ko mar. 1a, 14:50

Informazio zehatza leitza.eus atarian eskura daiteke.

Bi minutuko bideo batean lau urtetako lorpenak bildu ditu Udalak. Zorpetzea, 1989tik lehenbiziko aldiz, milioi bat eurotik jaistea lortu dutela gaineratu dute. Ez da hori izan egindako aurrerapauso bakarra. Izan ere, UEMAn tontorrera ailegatzea; II. Berdintasun Plana osatzea; argazki historikoak digitalizatu eta artxibatzea; Gizarte Zerbitzuen ekarpena %30etik goiti handitzea; Herri Aretoa moldatzea; garbigunea irekitzea; Ibero dorrea eta Erdi Aroko zubia zaharberritzea; kiroldegian, igerilekuan eta frontoian moldaketak egitea; zuntz optikoa martxan jartzea; parte-hartzea sustatzea; jasangarritasuna lantzea; energia gastua murriztea... lortu dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun