Bazkari-txartelak
Kantu-liburua, bazkaria eta luntxa 42 euro ordaindu beharko dira eta sarrerak ostiralean salduko dituzte Erleta eskolako gimnasioan, 20:00etan hasita. Joan nahi dutenek erosteko azken eguna martxoaren 8a izanen dute.
Aurretik poteoa eta arratsaldean luntxa
Bazkariaren aurretik, giroan sartzeko, poteoa eginen dute. Hitzordua zehaztuta dute. Eguerdian, 13:00etan, plazatik abiatuko dira eta tabernaz taberna ibiliko dira.
Ilunabarrean, berriz, luntxa eskainiko dute eta ondotik nahi dutenek euskal kantak kantatzeko aukera izanen dute. Horretarako karaokea antolatu dute. Antolatzaileek parte hartzeko deia zabaldu dute.