Goizuetako mozorroak Inauteri astelehen eta asteartean aterako dira

Ttipi-Ttapa 2019ko mar. 1a, 13:00
Zahagi-dantza asteartean dantzatuko dute Goizuetan.

Astelehen eguerdian aterako da konpartsa, Bikingoen festa gaiarekin.

Goizuetako inauteriak ere gainean ditugu. Astelehena eta asteartea izaten dira egun handiak, baina igandean gaztetxoen zahagi dantza eta mozorroen afaria ere izanen dira. Astelehenean, mozorroak baserrietan dauden bitartean, eguerdian disfraz eta karrozen desfilea eginen da herrian, aurtengoan bikingoen festa. Asteartean herrian barna ibiliko dira mozorroak eta zahagi dantza dantzatuko dute arratsaldean. Inauteriak bukatzeko, kontuen eguna izanen dute martxoaren 9an.

 

Martxoak 3, igandea

17:00etan Gaztetxoen zahagi dantza. 18:00etatik 21:00etara Ostolaza eta Ezkerra trikitilarien saioa.  21:30ean Mozorroen afaria.

 

Martxoak 4, astelehena

08:00etan Mozorroen irteera baserrietara. 10:00etan Plazaren apaintzea, gaia: Bikingoen festa. 11:00etan hamaiketakoa eginen dute. Ondoren konpartsa herrian barrena ibiliko da. 13:30ean umeentzako bazkaria. 14:30ean Helduen bazkaria. 18:00etan txokolate beroa. 18:30etik 21:00etara Ostolaza eta Ezkerra trikitilarien emanaldia. 19:30ean Mozorroen etorrera herrira  dultzaineroekin. 22:00etan Mozorroen afaria.

 

Martxoak 5, asteartea

09:00etan Mozorroen gosaria. 10:00etan Mozorroak dantzan herriko kaleetan. 14:00etan Mozorroen bazkaria. 17:00etan Zahagi dantza, Izkina tabernatik hasita. 16:30etik 21:00etara Laja eta Larrañaga trikitilariak. 22:00etan mozorroen afaria. Gauerditik 02:00etara Laja eta Larrañaga trikitilariak.

 

Martxoak 9, kontuen larunbata

13:00etan poteo musikatua Igandea txarangarekin. 14:00etan Mozorroen bazkaria. 17:30ean aldera poteoa Igandea txarangarekin. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun