Giro eta eguraldi ederra Aranoko inauterietan

Ttipi-Ttapa 2019ko ots. 28a, 11:19

Haur, gazte eta heldu kuadrilla bildu ziren joan den larunbatean Aranon, mozorroak jantzi eta inauteriak ospatzeko.

Izer eta Alabier trikitilariekin puskak biltzen ibili ziren. Ondotik, zomorroen bazkaria egin zuten. Gaztetxoek, berriz, Maisuenean, desfilea egin zuten. Gauez afaltzeko elkartu ziren eta ondotik Orkestriña Band Jazparnaren doinuek izan zituzten.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun