Ruben Saralegi leitzarra eta Iker Vicente Urrezko Aizkora txapelketako finalean izanen dira

Ttipi-Ttapa 2019ko ots. 18a, 15:00
Ruben Saralegi eta Iker Vicente dira gaur egungo txapeldunak eta txapelari eusten saiatzeko aukera izanen dute.

Itxaso Onsalok, aldiz, ez zuen martxoaren 3an Azpeitian aritzeko txartelik lortu.

Urrezko Aizkora Txapelketako azken sailkapen jardunaldia jokatu zen otsailaren 17an Oñatin, martxoaren 3an Azpeitian jokatuko den finalera begira. Iker Vicentek eta Ruben Saralegi leitzarrak lortu zuten finalerako azken txartela, Xabier Orbegozo Arria V.a eta Jon Rekondo leitzarra menpean hartuta.

Azpeitiako finalean, gaur egungo txapeldun diren Vicente-Saralegi lehengusuak Aitzol Atutxa eta Julen Alberdi eta Mikel Larrañaga eta Eneko Otaño bikoteekin arituko dira.

Emakumezkoen banakako txapelketan, finalerako azken txartela Itxaso Onsalo aresoarrak eta Irati Astondoa bizkaitarrak izan zuten jokoan eta azkenean bizkaitarra gailendu zen. Astondoak, Maika Ariztegi iturendarra eta Nerea Sorondo beratarra izanen ditu arerio finalean.

Harrijasotze txapelketan, azkenik, Xabier Aranburu Guztak lortu zuen finalerako txartela. Jon Unanue Goenatxo III.a eta Aimar Galarragarekin ariko da Azpeitiko finalean.

 

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun