Zuhaitz mugarroak ezagutzeko mendi ateraldia antolatu dute Leitzan otsailaren 16an

Ttipi-Ttapa 2019ko ots. 14a, 18:00
2011n moarratzaileen nazioarteko lehen jardunaldia egin zuten Leitzan.

Edozeinek parte har dezake Leitzalarrea inguruan eginen duten itzulian, aurretik izena emanda

Zuhaitz mugarroak edo lepatuak ezagutzeko eta mugarratze erakustaldi bat ikusteko asmoarekin, Nafarroako Gobernuko Ingurumen Departamentuak mendi ateraldia antolatu du otsailaren 26an Leitzalarreko basora. Ehunka urte dituzten zuhaitzak ikusteko eta azken 13 urteotan zuhaitz hauek zaintzeko Leitzan egiten ari diren lanaren emaitzak ikusiko dituzte. 

Zuhaitz mugarroak altuera jakin batean kimatu ohi diren zuhaitzak dira eta hortaz, adarrak zabalera handitzen zaizkie. Zuhaitz hauek balio ekologiko handia izaten dute eta luze bizitzen dira.

Bidasoa-Leitzako basozainak eta Ingurumen departamentuko teknikariek gidatuko dute bisita, Ixkibar eta Urkizu inguruetan. Haraino ibilgailuetan hurbildu beharko da eta 3 ordu inguruko itzulia eginen dute. Edozeinek parte har dezake, aitzinetik 848 427577 telefonora deituz edo eduamb@navarra.es helbide elektronikora idatziz.

 

Leitzan esperientzia

Duela 13 bat urtetik hona zuhaitz hauek zaintzeko eta ezagutzeko lanean dabiltza Leitza aldean.

2011n Moarratzaileen Nazioarteko I. Jardunaldiak egin zituzten eta 2017an Zuhaitz mugarroen II. Sinposioa ere ospatu zuten.

Moarratzea edo mugarratzea. Kimatzea. Inausketa. Hainbat izenekin ezagutzen da gure inguruan gutxienez Erdi Arotik, burdinolen garaitik erabiltzen den teknika.

Erlazionatuak

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun