Lauro ikastolako gaztetxoak Goizuetako familietan hartzeko gonbidapena egin du UEMAk

Ttipi-Ttapa 2019ko ots. 12a, 13:00
Goizuetan Aste Santua pasatzeko aukera izanen dute Lauro ikastolako gaztetxoek. Lau harrera-familiaren bila hasi dira herrian.

Apirilaren 22tik 28ra bitarteko astea pasatzeko behar dituzte lau harrera-familia 

UEMAk Lauro ikastolako gaztetxoak eremu euskaldunetako familietan hartzeko bost udalerri aukeratu ditu; horien artean Goizueta. Hori horrela, gaztetxo horiek etxean hartzeko prest dauden lau familia behar dituzte. 

Egonaldia eta baldintzak

Egonaldia Aste Santuan izanen da, apirilaren 22tik 29ra bitarte eta harrera-familia bakoitzari, gazte bat etxean hartzearen truk 150 euro emanen zaizkio, gazteak sor ditzakeen jardueretako gastuak ordaintzeko. Harrera-familiek honako baldintzok bete behar dituzte: kide guztiak euskaldunak izatea; etxeko hizkuntza euskara izatea; 3. edo 4. DBHn dagoen seme-alabaren bat izatea; eta gaztea hartzeko logela bat izatea (edo seme-alabekin partekatzea).

Harrera familiek gaztea bederatzi egunez etxean hartzearekin batera, jatorduak eman eta lagunartean txertatu beharko dute. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun