VI. Goizutrail mendi-lasterketan izena emateko epea zabaldu dute Goizuetan

Ttipi-Ttapa 2019ko ots. 9a, 11:00
Aurten ibilbide luzea erreleboka egiteko aukera ere emanen dute Goizuetan.

10 edo 25 kilometroko ibilbideak banaka egiteaz gain, ibilbide luzea erreleboka egiteko aukera ere izanen da aurten

Maiatzaren 11n izanen da Goizutrail mendi-lasterketa Goizuetan. Seigarren edizioa izanen da aurtengoa eta parte-hartzaileek hiru proba izanen dituzte aukeran: banaka egiteko 10 eta 25 kilometroko ibilbideez gain, binaka ere parte har dezakete aurten. Azken horiek ibilbide luzea egin beharko dute. Hau da, lehen korrikalariak 10 kilometro egin beharko ditu eta herrira bueltatu eta erreleboa emada, bigarrenak 15 kilometro eginen ditu. Izen-ematea zabalik da dagoeneko www.herrikrosa.eus atarian.   

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun