Leitzarren eta goizuetarren arteko herri-kirol lehia jokatuko da larunbatean Mungian

Ttipi-Ttapa 2019ko ots. 5a, 14:00

Goizuetarren eta leitzarren arteko norgehiagoka izanen da larunbatean Mungian.

Otsailaren 9an, larunbatean, jokatuko da ETB1eko Bostekoa programarako lehia.

ETB1eko Bostekoa programarako Leitza eta Goizuetaren arteko herri-kirol lehia jokatuko da larunbatean, otsailaren 9an, Mungian (Bizkaia). Aresotik lehia ikusi nahi dutenak joan ahal izateko autobusa jarriko dute eta tabernetan jarri dituzte izena emateko zerrendak. Animatzera doazenetzat jatekoa eta edakoa izanen da. Informazio gehiago nahi dutenek 650 50 30 01 edo 609 09 88 37 telefonora dei dezakete.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun