Inauteri haizeak astindu du Areso asteburuan

Ttipi-Ttapa 2019ko ots. 4a, 14:00

Otsaileko lehenengo egunetan inauteri haizeak astinduko du Areso. Ostiralean, haurrek eskolan prestatutako mozorroa soinean jantzi eta kalejira egin zuten. Gero, merienda izan zuten. Lagun Artekoak herriko eskean atera ziren eta afaria izan zuten. 

Larunbatean, Lagun Artekoak baserrietako eskean atera ziren, gosaldu ondotik. Trikitilariek lagunduta baserrietako erronda osatu zuten elurretan eta arratsaldean karroza desfilearekin bat egin zuten. Musika izan zuten plazan eta herri-afaria. Inauteriak borobiltzeko afalondoan mozorro lehiaketa, musika eta pesta izan zituzten ordu txikiak arte. Argazkiak: Maitane Maritorena

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun