Errelebo-lasterketa
Zazpigarren edizioa berrikuntzekin dator. Izan ere, emakumezkoen parte-hartzea sustatzeko asmoz, errelebo-lasterketa izanen dute (bikote bakoitzeko 75 euro edo 85, izen-emate egunaren arabera).
Izena ematen duten bikoteetatik bat, gutxienez, emakumezkoa izan beharko da. Lehendabiziko korrikalariak Leitzatik Putzuzarrera eraman beharko du lekukoa (33,8 kilometro); bigarrenak, berriz, hortik helmugara (34,2 km).
Lasterketa, orain artean bezala, herriko plazan hasi eta bukatuko da. Bai banaka baita bikoteka laster egiten dutenek ere 67 kilometroko ibilbidea osatu beharko dute.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!