Santa Ageda bezperan hamargarren urtez aterako dira Goizuetan

Ttipi-Ttapa 2019ko ots. 1a, 19:00
20-25 lagun elkartu ohi dira santa eskean Goizuetan.

Otsailaren 4an, astelehenean 18:30ean dute hitzordua plazan

Santa Ageda bezpera ospatuko dute otsailaren 4an, astelehenean, Goizuetan. Aurtengoa hamargarren edizioa izanen dute. Baserritar jantziak jantzita, karrikaz karrika ibili eta tabernak kantuz girotuko dituzte. Astelehenean 18:30ean dute hitzordua plazan eta urtero bezala, 20-25 lagun biltzea espero dituzte, nahiz aurtengoa astelehena suertatu.

Goizuetan bezala, Beran, Lesakan edo Elizondon ere egun honetan ateratzeko ohitura izaten dute ikastoletako ikasle, irakasle eta gurasoek.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun