23 urte bete berri ditu Etxezarretak (Areso 1996/01/27) eta ttikitatik lotu zen eskiari. Euskal Herriko Unibertsitatean jarduera fisikoaren eta kirolaren gradoa ikasia da. Etxezarretaren pistarik gogokoena Candanchukoa omen da.
Joan den denboralditik Espainiako Neguko Kirolen Federazioko jarraipen bereziko taldean sartua dago eta Suediako Are hirian, Munduko txapelketan parte hartuko du Espainiako selekzioarekin, Nuria Pau, Alex Puente, Joaquim Salarich eta Juan Del Camporekin batera.