Goizuetarrak garaile VII. Migel Soroa pilota Txapelketan

Ttipi-Ttapa 2019ko urt. 28a, 07:05
Kuadrilla ederra bildu zen Tolosan.

Iker Salaberriak, Otaduyekin bikote eginda, eta Antton Apezetxeak, Egigurenekin, irabaztea lortu zuten, elite eta promesa-mailan, hurrenez hurren. 

Tolosan jokatutako Migel Soroa Txapelketaren VII. edizioan parte hartu dute goizuetarrek. Iker Salaberriak, Otaduyekin bikote eginda, eta Antton Apezetxeak, Egigurenekin, irabaztea lortu zuten, elite eta promesa-mailan, hurrenez hurren.

Salaberria eta Otaduy Zubizarreta eta Uriondoren aurka aritu ziren eta 22-18 menperatu zituzten; Apezetxea eta Egigurenek, berriz, Murua eta Elizegi izan zituzten aurkari eta horiek ere 22-18 gailendu zitzaizkien. 

Batzuek zein besteek partida ikusgarriak jokatu zituzten eta guztien artean giro ederra sortu zuten.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun