Iera Agirre leitzarra bi alditan txapeldun izan den Olatz Arrizabalagarekin ariko da Emakume Master Cup pilota txapelketan

Ttipi-Ttapa 2019ko urt. 24a, 20:00
Iera Agirre Leitzako pilotaria, pilota astintzen.

Azken bi urteetako txapeldunak ez dira elkarrekin arituko

Orain arteko  binakako Laborak Kutxa Emakume Master Cup-aren bi txapelak elkarrekin irabazi dituzten Leire Etxaniz eta Olatz Arrizabalagak ezin izanendute aurten hirugarren txapelketa elkarrekin irabazi, antolatzaileek jakitera eman dituzten lehen mailako bikoteen osaketan bananduta agertzen dira eta. Hain zuzen, Iera Agirre leitzarrak jokatuko du Arrizabalagarekin. Sei bikoteak bi multzotan banatu dira eta talde bakoitzean ligaxka bat jokatuko da, denak denen aurka, baina jardunaldi bakoitzean partida bakarra jokatuta. Lehen mailako txapelketari otsailaren 3an emanen zaio hasiera, Murgian.

A TALDEA

Leire Etxaniz-Leire Garai

Patri Espinar-Mirian Arrillaga

Maider Mendizabal-Arrate Bergara

 

B TALDEA

Olatz eta Maite Ruiz de Larramendi

Iera Agirre-Olatz Arrizabalaga

Ainhoa Romero-Amaia Aldai

 

Promozio txapelketan Naroa Elizalde zubietarra ariko da. Txapelketa hau urtarrilaren 27an abiatuko da Galdakaon (Bizkaia). Bi kategorietako finalak martxoaren 17an jokatuko dituzte Zumarragako Beloki pilotalekuan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun