Baimen-eskaera datu guztiekin aurkeztu behar da (izen-abizenak, helbidea eta telefonoa) eta sinaturik; terrenoaren eskritura osoaren kopia (eskaera egiten duenak eskrituran agertzen den pertsona bera beharko du izan) eta planoaren kopia (lekua markaturik eta katastro erreferentziarekin). Aipatu bezala, urtarrilaren 31n, 12:30ean bukatuko da aurkezteko epea.
PAC diru laguntzak
Beste aldetik, ardi eta behi edo txokorren subentzio kanpainareko beharrezko diren ziurtagiriak Goizuetako udalean eskatzekoa epea urtarrilaren 25ean bukatuko da.
Eskaera egiterakoan aurkeztu beharreko dokumentazioa honako hau da:
- Erroldako agiria, 3 urteko antzinatasunarekin.
- Herrian, urtean gutxienez 9 hilabetez, bizi denaren zinpeko aitorpena.
- Udalarekin zorrik ez duenaren ziurtagiria
- Bakoitzak, jabetzan edo errentan, dituen lurren zinpeko aitorpena.
- Azienda kopuruaren ziurtagiria eta txosten sanitarioa.
- Nagusiki abeltzaintzan edo nekazaritzan aritzen denaren ziurtagiria.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!