Goizuetako Umore Onako bazkide egiteko epea zabalik dago otsailaren 16a arte

Ttipi-Ttapa 2019ko urt. 23a, 14:00
Izena ematen dutenek martxoaren 16ra arte, urteko ohiko batzarrera arte, esperatu beharko dute bazkide izateko.

Elkartean eman daiteke izena. 25 urte edo gehiago dituztenek 510 euro eta gutxiago dituztenek, 300 ordaindu beharko dituzte

Goizuetako Umore Ona elkarteko bazkide egiteko epeak zabalik dira dagoeneko. Otsailaren 16a, larunbata, izanen da azken eguna eta interesa dutenek elkartearen egoitzan eman beharko dute izena.

Bazkide egin ahal izateko bi bazkideren babesa behar izanen da. Era berean, ordaindu beharreko zenbatekoak adinaren araberakoak izanen dira. 25 urte edo gehiago dituztenek 510 euro edo 70 euroko kuota bat –lehendabiziko hilabetean– eta 40 euroko hamaika ordaindu beharko dituzte; 25 urte baino guttiago dituztenek, berriz, 300 euro edo 25 euroko hamabi kuota.

Izena ematen dutenek martxoaren 16ra arte, urteko ohiko batzarrera arte, esperatu beharko dute bazkide izateko.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun