Murala margotuz aniztasunari keinu egin diete goizuetarrek

Ttipi-Ttapa 2019ko urt. 22a, 19:00

Murala goizuetarrek eta Ainara Azpiazu ilustratzaile hernaniarrak egin dute.

Aniztasuna aberastasuna dela islatu nahi izan dute.

Leitzaldeko Mankomunitateko Berdintasun Batzordearen eskutik, Ainara Azpiazu Axpi ilustratzaile hernaniarrak eta goizuetar gazteek mural bat margotu dute Goizuetako Ikastola eraikinean. Hiru goizez egin dute lana eta aniztasuna eta bizikidetza landu nahi izan dituzte. Era berean, bi alderdiok aberastasunaren ikur direla adierazi nahi izan dute.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun