Goizuetako Udalak kale argiteria berrituko du

Ttipi-Ttapa 2019ko urt. 23a, 08:00
Herriko 160 farolak ordezkatzeko bi hilabeteko epea dute.

Horri esker, kale-argiteriaren elekrizitate gastua %70 murriztea espero dute.

Goizuetako Udalak ondorengo bi hilabeteetan herriko argiteria berrituko du. Egungo farolek merkurio eta sodio baporezko teknologia erabiltzen dute, zaharkituta dagoen teknologia, kontsumo handikoa eta kutsakorra. Hori saihesteko, Udalak LED argiteriarekin ordezkatuko du.

Lanak Loyola Norte enpresak eginen ditu eta 69.727, 30 euroko aurrekontua dute. Urtarrilaren 14an sinatu zuten kontratua eta ordutik hasita bi hilabeteko epea dute 160 farolak berritzeko. Udalak, lanok egiteko, Gobernuaren diru-laguntza jaso du; inbertsioaren %60koa zehazki.

Argiteria ordezkatuta kale-argiteriaren gastua %70 murriztea espero dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun