Aurreko jardunaldietan ere hainbat nekazari eta abeltzainen bizipenak partekatzeko parada izan dute Goizuetan. Izan ere, Juanjo Elizaldek, Maite Sanchezek eta Gotzone Sestorainek beraien lanbidearen berri eman zuten. Era berean, Orokietako Ernaizu kooperatibaren nondik norakoak gertutik ezagutu ahal izan zituten.