Euskal Herriko Mus txapelketako kanporaketa ilbeltzaren 19an jokatuko dute Leitzan

Ttipi-Ttapa 2019ko urt. 17a, 08:53
Euskal Herriko XI. mus txapelketaren aurkezpena.

Peritzan dute hitzordua larunbatean 17:00etan eta otsailaren 2an herriko finala jokatuko dute Torrean

Martxan da Euskal Herriko XI. Mus Txapelketa. Kanporaketak jokatzen ari dira dagoeneko. Abenduaren 22an, esaterako, Torrean bildu ziren; eta abenduaren 29an Gaztañaga tabernan eta urtarrilaren 13an Iruso jatetxean izan ziren partidak. Hurrengoak prest dituzte: hilaren 19an, larunbatean, Peritzan bilduko dira 17:00etan. Herriko finala, berriz, otsailaren 2an, larunbatean, izanen da. Azken partida horiek Torrean jokatuko dituzte 17:00etan hasita. 

Saio bakoitzean sariak izanen dituzte eta azkenekoan lau sari banatzeaz gainera, otsailaren 23an Lizarran jokatuko den finalerako txartela eskuratuko dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun