Iñaki Perurena ETBko 'Gure Doinuak' saioan asteazkenean

Ttipi-Ttapa 2019ko urt. 16a, 17:07

Iñaki Perurena izanen da gaurko 'Gure Doinuak' saioko protagonista

Urtarrilaren 16an, 22:30ean, ikusi ahal izanen da

Onintza Enbeitak aurkezten duen ETBko Gure Doinuak Leitza bisitatuko du gaur, hilaren 16an. 22:30ean eskainiko den saioan, Iñaki Perurena lagun, Leitzako doinu zahar eta ezagunen bila ibiliko da Enbeita. Ohi bezala, saioko protagonistaz gain, bestelako musikari eta pertsonaien istorioez gozatzeko aukera izanen da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun