Erregeei musuak eman eta opariak jaso dituzte goizuetarrek

Ttipi-Ttapa 2019ko urt. 8a, 08:31

Haurren ilusioak, trikitilari eta panderojoleen musikak eta helduen aurpegi alaiek girotu zuten arratsaldea.

Ohi bezala errege bezperan Hiru Erregeak izan ziren Goizuetan. Herritarrek harrera beroa egin zieten: batzuek trikitixa edo panderetak astindu zituzten, besteek barreak oparitu zizkieten... Ttikiek musuak emateko aprobetxatu zuten eta horren truk opariak ere jaso zituzten. Arratsaldeko bisitaz gain gauean ere etxez etxe ibili ziren Meltxor, Gaspar eta Baltasar.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun