Txakur kakak biltzeko kanpaina berri bati ekin dio Leitzako Udalak

Ttipi-Ttapa 2019ko urt. 8a, 08:03
Kanpainan erabiliko den irudia.

Leitzako Udaletxean jaso diren iritzien arabera, azken asteotan nabarmen igo da gune publikoetan txakurren kaka. Horregatik, herritarrei gogorarazi nahi die, txakur jabeen betebeharra dela txakurren kaka biltzea.

Leitzako Udaletxean jaso diren iritzien arabera, azken asteotan nabarmen igo da gune publikoetan txakurren kaka. Kale bazterrak eta parkeak, zein umeen jolastokiak dira gehienbat herritarrek aipatutako lekuak. Beste behin Udalak kanpaina bat jarri du martxan txakur kaken gaia dela eta. Herritarrei gogorarazi nahi die, txakur jabeen betebeharra dela txakurren kaka biltzea. Izan ere, txakur kaka gabe, askoz hobe! Norberaren txakurra, norberaren ardura dela ere gogorarazi du Leitzako Udalak, izan ere, «noiztik jasotzen dute txakurrek beren kaka?».

Kanpainaren helburua herritarrak sentsibilizatzea da, bai arduren inguruan (txakur jabeak), baita garbitasunaren inguruan ere eta, aldi berean, mezua positiboan zabaldu nahi dute.

Horretarako, Leitzako udalaren webgunean albistea kaleratu dute eta banner bat ere jarriko dute kanpainako irudiarekin otsaila bitarte. Sare sozialetan kanpainaren hedapena ere eginen dute eta gainera, kalean ere kartelak jarriko dituzte, argazkiko irudiarekin.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun