Goizuetako Umore-Ona Pilota Txapelketako finalak larunbatean jokatuko dituzte

Ttipi-Ttapa 2019ko urt. 10a, 08:16
Finalak 10:00etan hasiko dira.

Umeak 10:00etan hasiko dira eta ondotik, kimuek, haurrek eta gazteek hartuko dute lekukoa, hurrenez hurren. 

Goizuetako Umore-Ona Pilota Txapelketaren III. edizioa azken txanpan da dagoeneko. Ostiralean, urtarrilaren 4an, jokatu ziren finalerdiak. Garaileek urtarrilaren 12an jokatzekoa duten finalerako txartela eskuratu dute. Finalak 10:00etan hasiko dira; gaztetxoenek emanen diete hasiera eta 22 urtez azpikoak izanen dira txapelketa borobilduko dutenak.

Benjaminak

Horiek izanen dira finala irekiko dutenak. A. Ugartemendia eta E. Bidartek (Aurrera) finalerdietan Ugalde eta Pagola (Bortziriak) 18-17 garaituta, sailkatzea lortu zuten eta E. Iturain eta O. Bergararen aurka ariko dira. 

Alebinak

Ostiraleko kanporaketan Ilunpe elkarteko Labakak eta Artetxek lortu zuten finalerako txartela, U. Zabaleta eta J. Arregi (Aurrera) 18-04 atzean utzita. Finalean Artetxek, S. Gesakarekin bikote eginda, X.Apezetxea eta A. Etxeberriaren (EPLE-Umore Ona) aurka jokatu beharko du.

Infantilak

E. Oliden eta M. Bertizek (Añorga) Biurrarena eta E. Mateorena (Aurrera) 18-13 mendean hartu zituzten. Umore Onako O. Legarreta eta E. Elizegik ez dute aurrera egitea lortu, Hernani taldeko J. Deskarga eta O. Alegria 18-11 nagusitu baitzitzaien. Hori horrela, larunbateko hitzorduan joan den ostiraleko bikote irabazleen arteko lehia izanen da ikusgai. 

Jubenilak

Etxaniz eta Gartzia (Bergara) Arrate eta Etxezarretaren (Andoain) kontra ariko dira. Izan ere, Etxaniz eta Gartziak, puntu bakarreko aldeaz, Olaetxea eta Gaskueren aurka (Irurtzun-Buruzgain) irabaztea lortu zuten (21-22).

 

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun