Soma Cult taldearen kontzertua urtarrilaren 4an Leitzan

Ttipi-Ttapa 2019ko urt. 4a, 11:25
22:00etan hasiko da kontzertua.

Aurretik antolatua zuten pintxo-potea bertan behera utzi dute.

Rock alternatiboa lantzen duten hiru kidek osatzen duten Soma Cult taldeak kontzertua eskainiko du abenduaren 4an, ostiralean, Leitzako Atekabeltz Gaztetxean.  Donostian Kijera gaztetxeak bizi duen egoera dela eta, 22:00etara atzeratu dute hitzordua eta aurretik antolatua zuten pintxo-potea bertan behera uztea erabaki dute.

Donostiako Kijera gaztetxea urtarrilaren 3tik aurrera edozein momentutan hustu dezakete. Horren harira, Atekabeltzetik «elkartasun osoa» adierazi nahian, gaur, abenduaren 4an, 19:00etan, Donostiako Konstituzio Plazan eginen duten manifestaziora joateko deia egin dute. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun