Sagar patxakei buruzko hitzaldia Areson ostegunean

Ttipi-Ttapa 2019ko urt. 2a, 12:43
Zubialde Patxakak sagarrondo mintegiko Juan Gamio izanen da hizlari.

Udaletxean dute hitzordua 18:30ean.

Sagar patxakei buruzko hitzaldia izanen dute abenduaren 3an, ostegunean, 18:30ean, Areson. Beintza-Labaiengo  Zubialde Patxakak sagarrondo mintegiko Juan Gamio izanen da hizlari. Ondotik, fruta-arbolak erosteko aukera izanen da. 

Patxaka sagarrondoa

Patxaka sagarrondoa ekoizpen handiko arbola eskuzabala da, genetika eta izaerari esker kalitateko eta nutrizio balioa duen fruitua eskaintzen duena. Antzinako fruta-arbol basatia izanagatik, egiazko esentzia eta genetika gordetzen ditu eta 100-150 urte bizi daiteke. 

Mendialdean gogorragoa da, erro sakon eta indartsuei esker. Haize boladei eta hezetasunari aurre egiteko eta baldintza zailetan bizitzeko gai da baita malda handiko eta emankortasun txikiko lekuetan ere. 

Ohiko gaixotasunei erresistentzia handia die: fitoftora, zorriak, onddoak... eta artzaintzarekin ere bateragarria da bertze zuhaitz batzuk ez bezala zainak lurrean sakon errotzen baitira. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun