Juan Apezetxeak eta Aitor Mendizabalek irabazi dute Goizuetako Umore Ona Elkarteko mus txapelketa

Ttipi-Ttapa 2019ko urt. 2a, 13:02
Mus txapelketako sarituak eta antolakuntzako kideak.

Aurreko urteetako parte-hartze kopurua gaindituz, 21 bikotek parte hartu zuten urtezahar-egunean jokatu zen mus txapelketan. Lehenbiziko lau bikoteentzako sariak banatu zituzten.

Umore Ona Elkartea oso pozik gelditu da urtezahar-eguneko mus txapelketak izandako erantzunarekin. Parte-hartze handia izateaz gain, txapelketaren aitzakiarekin giro ederra sortu zen elkartean eta jende asko hurbildu zen. 21 bikoteen artean, Juan Apezetxea eta Aitor Mendizabal nagusitu ziren eta beraientzat izan ziren 100 euroko saria eta opariak. Juan Miguel Apezetxea eta Alvaro Legarreta gelditu ziren txapeldunorde eta horiek 50 euro eta opariak jaso zituzten. Hirugarren bikote sailkatua Antonio Zubeldia eta Juan Eskuderok osatua izan zen eta opariak hartu zituzten trukean. Laugarren Martin Uitzi eta Joxe Mari Salaberria gelditu ziren. Horiek ere opariak jaso zituzten.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun