'Olentzero eta subilaren lapurreta' filma ikusteko aukera abenduaren 30ean Goizuetan

Ttipi-Ttapa 2018ko abe. 29a, 06:58
Haurrei bideraturiko filma eskainiko dute.

Udaletxeko ganbaran eskainiko dute, 17:00etan.

Goizuetako Udalak, euskara zerbitzuak, gizarte zerbitzuek eta gainerako eragileek antolatutako kultur agendaren harira, haurrentzako zinea izanen dute Goizuetan igandean. 17:00etan zehaztu dute hitzordua Herriko Etxeko ganbaran eta Olentzero eta subilaren lapurreta filmaz gozatzeko aukera izanen dute bertaratzen direnek.

Laburpena

Olentzero, azken orduko prestatze-lanak hurbil dituela, haraneko haur guztien portaera zaintzen ari da. Egun hauetan, negozio gizon maltzur bat herrira heldu da, bertako basoa deuseztatu eta eskiatzeko pista bat eraikitzeko asmotan; gainera, Olentzerori subila lapurtuko dio eta haur guztien opariak arriskuan jarriko ditu. Anje ikazkin gaztea arduratuko da gauzak bere onera ekartzeaz eta Olentzerori bere eginkizunean lagunduko dio.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun