Goizuetako hirugarren pilota txapelketako lehen finalerdiak abenduaren 28an jokatuko dituzte

Ttipi-Ttapa 2018ko abe. 27a, 12:29

Lehen finalistak ostiralean erabakiko dira.

Ostiralean 17:30ean hasita erabakiko dira urtarrilaren 12ko lehen finalistak

Umore Onak antolatutako Goizuetako pilota txapelketaren hirugarren edizioa azken txanpan sartua da eta abenduaren 28an, ostiralean, jokatuko dituzte lehen finalerdiak lau kategoriatan. Irabazleek urtarrilaren 12an jokatuko dituzte finalak.

Finalerdiak ostiralean 17:30ean hasita

Benjaminak

Iturain eta Bergara (Eple) – Arsuaga eta Larramendi (Ilunpe)

 

Alebinak

Pascual eta Azpeitia (Hernani) – Etxeberria eta Apezetxea (Umore Ona)

 

Infantilak

Deskarga eta Alegria (Hernani) – Legarreta eta Elizegi (Umore Ona)

 

22 urtez azpikoak

Etxezarreta eta Arrate (Andoain) – Aizkorbe eta Apezetxea (Umore Ona)

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun