Emakume korrikalarien topaketa abenduaren 26an Lekunberrin

Ttipi-Ttapa 2018ko abe. 25a, 07:00
Leitzaldeko Kirol Mankomunitateak antolatu du topaketa.

17:00etatik 18:30era elkartuko dira Laura Goñi gidari dutela

Araitz, Areso, Betelu, Larraun eta Lekunberriko Kirol Mankomunitateak antolatuta, emakume korrikalarien topaketa eginen dute Lekunberrin. Abenduaren 26an, asteazkenean, bilduko dira kiroldegian, 17:00etatik 18:30era. Nahi duenak parte hartu ahal izanen du eta dohainik izanen da. Laura Goñi kirolari eta entrenatzaileak bideratuko du topaketa. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun