Leitzako kiroldegiak Gabonetarako ordutegi aldaketa iragarri du

Ttipi-Ttapa 2018ko abe. 22a, 08:00
Abenduaren 24an eta 31n eta urtarrilaren 5ean eta 7an kiroldegia 09:00etatik 14:00etara irekiko dute.

Abenduaren 25ean eta urtarrilaren 1ean eta 6an kiroldegia itxi eginen dute; abenduaren 24an eta 31n eta urtarrilaren 5ean eta 7an, berriz, goizez irekiko dute

Eguberriak direla eta, Leitzako Anikote kiroldegian abenduaren 24tik urtarrilaren 7ra arte ikastarorik ez dute izanen. Bien bitartean, abenduaren 25ean, urtarrilaren 1ean eta 6an kiroldegia itxi eginen dute.

Era berean, besta egunen bueltan –abenduaren 24an eta 31n eta urtarrilaren 5ean eta 7an– kiroldegiak ordutegi murritzagoa izanen du. Hau da, goizez bakarrik irekiko dute, 09:00etatik 14:00etara, alegia. 

Gainerako egunetan kiroldegiak ohiko ordutegia izanen du. 

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun