Gabonetako kontzertua eskainiko dute abenduaren 23an Goizuetan

Ttipi-Ttapa 2018ko abe. 21a, 11:04
Joan den urteko kontzertuan ere herriko ttikiek eta Umore Ona abesbatzak elkarrekin kantatu zuten.

Igandean 12:45ean elizan, herriko umetxoek eta Umore-Ona abesbatzak kantatuko dute, Hernaniko Imanol Kamioren akordeoi bandarekin batera 

Abenduaren 23ean Gabonetako kontzertua izango da Goizuetako Elizan eguardiko 12:45ean. Herriko umetxoek, Ainara Narbartek zuzenduta, kantatuki dute. Hernaniko Imanol Kamioren Akordeoi bandak eta Umore-Ona Abesbatzak elkarrekin eskaniko dituzte kanta batzuk, Eneko Amundarainek zuzenduta.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun