Ospakizuna larunbat arratsaldeko 6etan hasiko da, "Gure etxeetan lanean ari diren Honduras eta Nicaraguako emakumeen testigantzak" hitzaldiarekin. Ondoren, udalak omenaldia egingo die eta bukatzeko, herrialde desberdinetako janaria dastatzeko aukera egongo da. Guztia eskolako jantokian izango da.
Jaialdia Goizuetako Udalak, Kultur taldeak eta Gizarte Zerbitzuak antolatzen du, noski, emakume guzti hauen laguntzarekin.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!