Zintzurrak berotzeko eta eskuak trebatzeko aukera Eguberrietan Aranon eta Goizuetan

Ttipi-Ttapa 2018ko abe. 18a, 08:59
Haurrendako jokoak, eskulan tailerrak eta bestelako ekitaldiak izanen dituzte Aranon eta Goizuetan 10:00etatik 13:00etara

Tailerretan izena emateko azken eguna abenduaren 18a, asteartea, izanen da

Astelehenean, abenduaren 24an, hedatuko da Eguberri usaina. Zintzurrak berotzen hasiak dira Leitza eta Goizuetako gaztetxoak. Aranoarrek 09:00etan zehaztu dute hitzordua eta Goizuetan goizean eta arratsaldean bilduko dira; Xalto eskolako ikasleak lehenbizi eta herritar guztiak gero. 

 

 

Eskulanak, jokoak eta bestelako ekintzak

Era berean, Euskara Zerbitzuaren eskutik, hiru eta hamalau urte bitarteko haurrentzako tailerrak izanen dituzte. Goizuetan abenduaren 26an eta 27an bilduko dira, eskolan. Aranon, berriz, Maisuenea izanen dute geltoki eta abenduaren 28rako antolatu dituzte. 

Batean zein bertzean, goizez, 10:00etatik 13:00etara bilduko dira. Goiza jokotan jolasteko, eskulanak egiteko edota beste ekitaldi batzuetan jarduteko baliatuko dute. Saio bakoitzeko bost euro ordaindi beharko dituzte. Arrakastatsu gertatzen bada, urtarrilaren 3an Goizuetan berriz biltzeko aukera aztertzeke dute. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun