Katarrapikaka lehiaketa arrakastatsua suertatu da bigarren aldiz Goizuetan

Ttipi-Ttapa 2018ko abe. 17a, 12:06
Katarrapikaka lehiaketako parte-hartzaile guztiak, antolatzaile eta epaimahaikideekin.

Eneritz Arotzena, Saioa Taberna eta Juanjo Indakoetxeak osatutako hirukotea suertatu da garaile herria hobe ezagutzea helburu duen norgehiagokan 

Herria hobeki ezagutzeko, Goizuetari buruzko galderak, ariketak, probak… bildu dituen Katarrapikaka! lehiaketa egin zuten azaroaren 15ean, larunbat arratsaldean Herriko Etxeko Ganbaran, Goizuetako Euskara Zerbitzuak eta Goizuetako Udalak antolatuta. Parte hartu zuten hiru hirukoteen artean, Eneritz Arotzenak, Saioa Tabernak eta Juanjo Indakoetxeak osatutakoa suertatu zen garaile eta 300 euroko saria eskuratu zuten.

 

Bigarren sailkatuak.Iban Eskudero, Hodei Lujanbio eta Maria Eskudero izan ziren eta hirugarrenak, hirukoterik gazteena, Janire Bakero, Amalur Narbarte eta Uxue Mutuberriak osatutakoa.

Oso giro polita izan zen Goizuetako Udaletxeko ganbaran. Bertaratutakoek Goizuetako kultura ondareari buruz gehiago ikasteko aukera izan zuten jolasenen bidez: Goizuetako baserri eta etxeen izenak, Goizuetako hitzak, tresna zaharren izenak... Lehia azken momenturarte egon zen. Baina azkenean, talde berdeak irabazi zuen 300 euroko saria.

Erlazionatuak

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun