Mendialdeko garbiguneen irekiera abenduaren 17an eginen dute

Ttipi-Ttapa 2018ko abenduaren 15a

Leitzako garbigunea asteartero, ostegunero eta hilabeteko bigarren larunbatero zabalduko dute

Etxeko olioak, motorretakoak, toner-kartutxoak, aerosolak... bilduko dituzte

Leitza eta Goizuetako garbiguneak astelehenean, abenduaren 17an, irekiko dituzte. Leitzan asteartero 10:00etatik 16:30era, ostegunero 15:30etik 19:00etara eta hilabeteko bigarren larunbatean 10:00etatik 13:00etara egonen da zabalik; Goizuetan, aldiz, astelehenero 12:30etik 16:30era eta 10:00etatik 13:00etara. 

 

 

Garbiguneetan etxeko olioak, motorretakoak, kutsatutako ontziak, toner-kartutxoak, aerosolak, etxerako garbigarriak, bateriak, pilak, gailu elektriko eta elektronikoak, fluoreszenteak edo kontsumo ttikiko bonbillak, margotzeko produktuak, kimak, egurra, etxeko obra txikietako hondakinak eta tamaina handikoak bilduko dituzte. Dena dela, ospitaleko hondakinak, animalia hilak eta  jatorri ezezaguneko edo identifikatu gabeko hondakinak ez dira bilduko. Era berean, industria hondakinei dagokionez, baimendunak bakarrik hartuko dituzte. 

Bestelako hondakinak ekartzeko Mendiankomunitatean aurretik baimena eskatu beharko da, info@mendialdea.eus helbidera idatziz edo 948 51 04 44 telefonora deituz. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun