Jeiki abesbatzaren kontzertua abenduaren 28an Leitzako elizan

Ttipi-Ttapa 2018ko abe. 24a, 09:00
Nekane PiƱuelak zuzenduko du kontzertua

Aralar Musika Eskolako abesbatza gazteak, Jeiki Abebatzak, Eguberrietako kontzertua eskainiko du datorren ostiralean. Elizan dute hitzordua, 19:00etan eta sarrera bost euro ordaindu beharko da. Juan Izagirrek –teklatua–, Xabi Olkozek –bateria–, Antonio Gardek –baxu-jotzailea–, Egoitz Telletxeak –kongak–, Ramon Apeztegiak –saxoa– eta Ander Goizuetak –Tronboia– girotuko dute eliza eta Nekane Piñuelak zuzenduko du kontzertua. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun