Garbiguneen irekiera abenduaren 17an eginen dute Leitzan eta Goizuetan

Ttipi-Ttapa 2018ko abe. 15a, 09:50
Garbiguneari buruzko azalpenak ematen eta aritzen.

Mendialdeko Mankomunitateak bi garbigune irekiko ditu abenduaren 17an: bata Leitzan eta bestea Goizuetan. Leitzakoa asteartero (10:00etatik 16:30era), ostegunero (15:30etik 19:00etara) eta hilabetero bigarren larunbatean (10:00etatik 13:00etara) irekiko dute. Goizuetakoa, berriz, hilabeteko lehen larunbatean 10:00etatik 13:00etara eta astelehenero, 12:30etik 16:30era irekiko dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun