Anikotek urtarriletik martxora ikastaroak eskainiko ditu

Ttipi-Ttapa 2018ko abe. 12a, 06:00
Ikastaroak prest dituzte Anikoten

Atzo zuten bazkideendako izen-ematea. Gaur eta bihar, abenduaren 12an eta 13an, ikastaroetan parte hartzen dutenen eta gainontzekoem txanda izanen da

Hipopresiboak, autodefentsa, hirugarren adinekoendako gimnasia eta gorputz oreka landuko dituzte. Ikastaro batzuk goizean izanen dira; besteak, berriz, arratsaldetan. Guztiak 16 urte edo gehiago dituztenei bideratuak izanen dira. 

 

 

Taldeak osatzeko izen-emate hurrenkera hartuko da kontuaan. Dena dela, hipopresiboko ikastaroetan aurretik parte hartu ez dutenez izanen dute lehentasuna, ez baitu jarraikortasunik izanen. Norbait aukeratutako taldetik kanpo geldituko balitz aukerak adierazteko harremanetan jarriko lirateke. 

Ikastaroaren arabera prezioa aldakorra da eta nahi izanez gero bi zatitan ordain daiteke. Informazio gehiagorako kirolak@leitza.eus emailera idatz daiteke. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun