Haur-eramaile tailerra egin dute Leitzan

Ttipi-Ttapa 2018ko abe. 3a, 11:23

Anikoteren eskutik, haur-eramaile tailerra egin zuten azaroaren 30ean Leitzan. Parte-hartzaile dezente bertaratu zen eta entzuleek interesa adierazi zuten. Urtarrilean ikastaro gehiago eskainiko dituzte: hipopresiboak, autodefentsa, 3. adinekoentzako gimnasia, gorputz oreka... Izen-emateak abenduaren 11tik 13ra egin ahal izanen dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun