Burujabetzaz, partaidetzaz eta autokontsumo elektrikoaz hitz eginen dute Leitzan ostegunean

Ttipi-Ttapa 2018ko abe. 1a, 09:50
Oihan Mendo, Garesko alkatea

Abenduaren 6an bilduko dira udaletxeko Batzar Aretoan, 19:00etan

Burujabetza energetikoa lantzeko helburuz eta «jaiegun arrotzei aurre eginez» partaidetza eta autokontsumo elektrikoari buruzko hitzaldia antolatu dute Leitzan. Abenduaren 6an, ostegunean, dute hitzordua, 19:00etan, udaletxeko Batzar Aretoan. Oihan Mendok, Garesko alkateak, eskainiko du hitzaldia.

 

Alkateak herriko esperientzia partekatuko du eta La Erminenta proiektuaren berri emanen du.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun