Goizuetako hirugarren pilota txapelketa azaroaren 30ean abiatuko da

Ttipi-Ttapa 2018ko aza. 27a, 12:55
Aurreko bi urteetan bezala, partida ederrak ikusteko izanen da hurrengo zazpi asteburutan.

32 bikote hasiko dira, umeak, kimuak, haurrak eta 22 urtez azpiko kategorietan

Goizuetako pilota txapelketaren hirugarren edizioa antolatu du Umore Ona pilota elkarteko eskolak eta azaroaren 30ean jokatuko dituzte lehen partidak. Lau kategoriatan banatuak jokatuko dute: Umeak (benjaminak), kimuak (alebinak), haurrak (infantilak) eta 22 urtez azpikoak. 

 

Kategoria bakoitzean zortzi bikote ariko dira, guztira Nafarroako eta Gipuzkoako 32 bikote eta 64 pilotari. Hernani, Añorga, Oiartzun, Orereta, Azpeitia, Andoain, Bergara, Leitza, Lekunberri, Doneztebe, Bera, Irurtzun, Arbizu eta Goizuetako pilota klubeteko pilotariek hartuko dute parte. 

Txapelketako lehen partidak abenduko lehen asteburu honetan jokatuko dituzte: azaroaren 30ean, ostiralean 17:30ean hasita eta abenduaren 1ean, larubatean 16:00etan hasita.

Zazpi asteburuz jokatuko da txapelketan. Lehenbiziko lauetan ligaxka jokatuko dute, beste bi asteburutan finalerdiak eta urtarrilaren 12an finalak.

Goizuetako Pilota eskolako txikienetako batzuk, nahiz eta txapelketan parte ez hartu, lagunarteko partidak ere jokatuko dituzte.

 

Lehen jardunaldiko partidak

Ostiralean 17:30ean

Umeak

Garmendia eta Sagardui (Umore Ona) - Ugartemendia eta Bidart (Aurrera)

Alsua eta Salaberria (Umore Ona) - Iturain eta Bergara (Eple)

Kimuak

Zabaleta eta Arregi (Aurrera) - Goñi eta Etxenike (Bortziriak)

Haurrak

Ugartemendia eta Goldarazena (Aurrera) - Deskarga eta Alegria (Hernani)

Lizarazu (Eple) eta Martin (Hernani) - Legarreta eta Elizegi (Umore Ona)

Larunbatean 16:00etan

Umeak

Garmendia eta Razkin (Aldabide) - Arsuaga eta Larramendi (Ilunpe)

Mazizior eta Oses (Hernani) - Lakar eta Pagola (Bortziriak)

Kimuak

Pascual eta Azpeitia (Hernani) - Gesalaga eta Artetxe (Ilunpe)

Legorburu eta Alaitz (Oiarpe) - Estevez eta Oiarbide (Añorga)

Haurrak

Imaz eta Garmendia (Aldabide) - Biurrarena eta Mateorena (Aurrera)

22 urtez azpikoak

Etxabe eta Azpiroz (Oiarpe) - Aizkorbe eta Apezetxea (Umore Ona)

 

Larunbatean 11:00etan, Nafarroako Kirol Jokoen final-laurdenak

Nafarroako Kirol Jokoen final-laurdenetako partidak ere jokatuko dituzte Umore Onako pilotareis larunbat goizean.

Umeak 3. maila

Lopez eta Okariz (San Migel) - Alsua eta Salaberria (Umore Ona)

Haurrak 2. maila

Apeztegia eta Sagardia (Txaruta) - Legarreta eta Elizegi (Umore Ona)

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun