'Not Scientists' taldearen kontzertua igandean Leitzan

Ttipi-Ttapa 2018ko azaroaren 29a

Sarrera bost euro ordaindu beharko da

Gaztetxean dute hitzordua, 20:00etan

Igandean, abenduaren 2an, Lyon (Frantzia) hiriko Not Scientists taldearen punk-rock doinuak entzuteko aukera izanen da Leitzako Atekabeltz gaztetxean. 20:00etan dute hitzordua eta sarrera bost euro ordaindu beharko dute. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun