Leitzarrek gertakaria «gaitzesten» dutela eta «salatu» nahi dutela argitu dute. Horrelako jarrerarik «ez dugu onartuko» adierazi dute «tinko». Bide batez, egiteke dugun «lana handia» dela gogorarazi dute, eta hori «suntsitu arte» borrokan segiko dutela nabarmendu dute. Salaketa «erasoa jasan dutenak babesteko» ere erabili dute. Azkenik, «bidea errespetuan oinarritutako harreman eta erlazioak sendotzea» dela uste dute.